Mmuk Abesbatza 2007/2008 ikasturtean Santos Intxausti Mungiako Musika Eskolako ikasleei, behin koro ikasgaia amaituta, abesten jarraitzeko aukera emateko sortua izan zen. Ikasturte horretan beraien lehen kontzertuak eman zituzten, Mungian bertan.
Urte bi eta gero, 2011/2012 ikasturtean, lehen urtean koroa martxan jarri zuen Iker Herrero Barrenkua bueltatu da, taldeari beste ikuspuntu bat emateko, honela, ikasturte honetan, Bizkaiko Abesbatzen elkartean sartu, eta erakunde honek eragindako kontzertuan parte hartu du. Beste alde batetik, Mungiako Jose Maria Arregi Abesbatzaren gazte talde bezala izendatua izan da, herrian dauden abesbatzen arteko arremana estutu eta zendotzeko. Hau dela eta ikasturte honetan, bere lehen kontzertuak eman ditu Mungitik kanpo, Bilbon Encarnación Elizan, Abenduaren 16an “XVIII Ume eta Gazteen gabon topaketetan” parte hartu zuten, eta leku berean abenduaren 30an “Acción Verapaz” gobernuz kanpoko erakundearen aldeko kontzertuan egon zan, esan beharra dago, azken kontzertuan ikasleek erabakita parte hartu zutela, beraiek dituzten aukerak ez dituzten ume eta gazteei lagundu nahian.
Aurtengo ikasturtean, Basauri, Arratiko baiaran eta Bermeon, besteak beste, egingo ditugu kontzertuak.
Helburua ikasleek musika koralaz gozatzea, jendeaurrean abesten ohitzea, eta beraien ezagupen musikala haunditzea da.